
Urretxuko Udalak norabide aldaketakegin ditu Sorginzulo eta Basagasti auzoetako errepideetan.Aldaketekin ibilgailuek norantza bakarrean ibili beharko dute.
Webgunearen bidez eman du Urretxuko Udalak aldaketen berri.Hala, bi kale horiek osatuko duten zirkuitu berrian, autoek bidebakarra segitu ahal izango dute: Sorginzulotik sartu beharko da, etaBasagastitik atera.
Udaletik jakitera eman dutenez aldaketahorrekin aparkaleku gehiago sortu dituzte, eta elbarrientzakoaparkaleku bat egiteko asmoa dutela ere iragarri dute. Zaborrakbiltzeko edukiontziak lekuz aldatu dituzte; lehen kalearen ezkeraldean bazeuden, orain eskuineko aldera pasatu dituzte, zaborrabiltzeko kamioiek errazago jaso ditzaten.
Argazkia: Urretxuko Udala.