
Iburreta eta Hirukia tabernen aurrekoplaza, Piedad kalean, berritu du udalak, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza batekin. Lanak ia amaituta daudela dio Mikel Serranoalkateak. Azken ukituak egiteaz gain, egunkarien kioskoa berritzeafalta da eta lan hori abuztuan egingo dutela iragarri du.
Kioskoan lan egiten dutensaltzaileen beharrei erantzunez, bezeroak hartzeko gunea Hirukiatabernara begira jarriko da. Kioskoaren beraren forma ere ezberdinaizango da, lauki luzea hain zuzen. Luzeagoa eta estuagoa izango daberaz. Lehenengo eta behin, gaur egun dagoen kioskoa kenduko dute,eta inguruko lorontziak atondu. Ondoren kioskoaren azalera izangodena prestatuko dute, berria jartzeko. Hiru metroko teilatutxoaizango du erosleek itxaroterakoan babesteko tokia izan dezaten.