
Lehenengo egunean, hilaren 24an,larunbata, ibilaldia Cotefablo mendatea eta Broto herriaren artekoangauzatuko da. Pelopin (2007 m) mendira igotzea da asmoz, bertatikTenako mendien, Tendeñera mendizerraren eta Ordesako mendienikuspegi ederraz gozatzeko. Onodren Os Frondons kordala zeharkatuta,Broto delako herrian emango zaio amaiera ibilaldiari. Larunbateangoizeko 6etan izango da irteera Urretxutik.
Bigarrenjardunaldian, igandean Linás de Broto herrian emango zaiohasiera ibilbideari eta Panticosa herrian amaituko da Tendeñeramendira igo eta gero. Linás de Broto herritik irten etaSorrosal ibiaren goi-ibar ederra zeharkatuko dute mendizaleek, inguruzoragarri batean bere irudi dotorea altxatzen duen Tendeñera(2853 m) mendiaren igoerari ekiteko. Tontorretik ikusmira paregabeadagoela diote antolatzaileek. Jaitsiera Ipar isurialdean dagoen LaRipera haranetik egingo dute, Panticosa herrian amaitzeko.
Ibilaldian parte hartu nahi duenakaldez aurretik izena eman beharko du. Izena emateko gaur izango daazken eguna. Goierri Kirol Elkartearen egoitzan izango da horretarakoaukera. Informazio gehiagora Goierri Kirol Elkarteko mendi sailarenweb gunea bisitatu dezakezue.
Argazkia: Tendereña