
Arte Ederren Udal Eskolak urtean zeharbi erakusketa antolatu ohi ditu ikasleek eskoletan egindako lanakaurkezteko. Bihar zabalduko dute aurtengo bigarrena, eta irailaren19ra arte egongo da Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.
Uztailean garatutako ikastaroetan 52 lagunek parte hartudute. Helduak 34 ibili dira, eta oihal gaineko pintura, kristalgainekoa eta egurrean ere margotzen ikasi dute. Mosaikoak landudituzte, eta pintura teknika ezberdinak. Egindako lanen emaitzakjarriko dituzte etzi erakusketan. Arratsaldeko zazpietan inauguratukodute kultur etxean.
Bestetik, hamazazpi haurrek osatu duteuztail partean egindako ikastaroetako taldea. Pintura teknikazehatzik landu gabe, arkatzekin hasi eta mihiseraino iritsi dira.Neskato-mutikoen lanak ere ikusi ahal izango dira erakusketan.
Ikasleek Arte Ederren eskolan ikasturtean zehar landutakoarenadibideak ere zintzilikatuko dituzte erakusketa aretoaren hormetan.Hurrengo kurtsorako izen-ematea hilaren amaieran izango da.