
Denborak denentzat egiten dute aurrera eta Belokiko Gurutzeak ere ezagun du urteen eragina. Hori dela eta bere omenez, irailaren 12an egingo den festarako gurutzea margotuko dute, bere aurpegirik onena erakuts dezan.
Urtero bezala goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Belokiko Gurutzearen Festari. Erromeria izango da ohi bezala Zaldua anaien eskutik. Ondoren meza, aurten Zumarragan hil diren guztien alde. Meza amaitutakoan hamaiketakoa banatuko da bertaratutako guztien artean. Jaia Belokiko Lagunen Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatu dute elkarlanean.