
Uztailean eman zuen Iñaki ZabalaUrretxuko alkateak, Pagoeta auzoan egingo ziren hobekuntza lanenberri. Hobekuntza hauek, egun Pagoeta auzoan dauden azpiegituraarazoak konpontzeko helburuarekin ari dira egiten. Urretxu etaZumarragako ikastolak eraginda, inguruko trafiko eta jende mugimenduaugaria izaten da ordu jakinetan. Horregatik, eskola umeen, eurensenitartekoen, ikastolako langileen eta orokorrean, erabiltzaileguztien segurtasuna bermatu nahi da berrikuntza hauen bitartez.Azpiegiturak aldatuko dira eta bidean bertan hobekuntzak.
Berrikuntza lan handienak bi hilabetezluzatuko dira. Udaletxetik jakitera emandakoaren arabera, irailaamaieran, haurrek ikasturte berria hasterako, sarbideetako lanakaurreratuta izatea nahi da arazorik eman ez dezaten, eta segurtasuneta azpiegitura baldintzak bermatuta egon daitezen.
Lanen ondorioz, datozen bi hilabeteetanez da Ipeñarrieta kalean eta Pagoetan autoa aparkatzerikizango. Geltokian, intermodalaren lanak ere martxan direla kontutanhartuta, bi lan handi hauek sortuko dituzten aparkaleku arazoeiirtenbidea ematen saiatuko dira, Lilibason eta igerileku inguruanautoak aparkatzeko guneak egokituz.
Aurreikuspenen arabera irailaerdialderako lanak oso aurreratuta egongo dira eta Santa Lutziingururako amaitzea nahi da. Guztira 950.000 euroko diru partidabideratuko da lanak finantzatzeko.