Euskal Jantzien II. Azoka egingo dalarunbat honetan Urretxun. Iaz izandako arrakasta errepikatu asmoz,hainbat merkatarik euren produktuak erakutsiko dituzte, eta tailerezberdinak egiteko tarterik ere izango da. Azoka, Euskal Jaiarenbueltan antolatzen da iaztik, herritarrak baserritarrez janzteraanimatu eta euskal jantzien gaineko zenbait aholku ematekohelburuarekin.
Gernikako Arbola plaza euskal jantzieneta osagarrien erakusleiho bihurtuko da larunbat goizean. Bertanizango dira Zumarragako Urbe, Urretxuko Mirentxu eta Zarauzko Kinkiladendak baserritar jantzien diseinu propioekin, Ezkio-Itsasoko JuanElgarresta abarkekin eta Gabiriko Joxe Albizu artilezkogaltzerdiekin. Urretxuko Azcarate mertzeria ere izango da baserritarjantziak egiteko beharrezkoak diren ehun eta materialekin.
Tailer didaktikoak
Azoka bi tailer didaktikoekin osatukoda aurten. Batetik, Lurra Dantza Taldeko kideek buruko zapia jartzekoaholkuak emango dituzte. Abarkak nola lotzen diren ere erakutsikodiete gerturatzen direnei. Bestalde, Matxinbentako Mattinek saskiaknola egiten dituen erakutsiko du.
Euskal Jantzien II. Azoka larunbathonetan egingo da, goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:30era GernikakoArbola plazan. Secunsino Esnaola Eskolako trikitilariak izango diragiroa alaitzen.