Futbol profesionalaren ibilia hasi daEuropa osoan. Hiru goierritar ari dira lehen mailetan gaur egunjokalari gisa, eta aldaketak aldaketa, oinarrian iazko taldeekinjokatuko dute. Mikel Balentziaga (Zumarraga, 1988) Athleticeraitzuliko da, urtebetean Soriako Numantzian utzita aritu ondoren.
Sorian urtebete ez hain distiratsuaigaro ondoren, Balentziaga Bilbon da berriz. Ezker hegaleko defentsakere Lehen Mailan jokatuko du; Caparrosen konfiantzarekin ligan 24partida eta kopan beste bi jokatu zituen duela bi denboraldi, RealaB-tik fitxatu berritan. Aurten zailago edukiko du printzipiozhamaikakoan sartzea; lehen jardunaldian deialdian ere ez zen izan.