
Antioko Musikaldiaren 27. edizioarenbarruan, pianoa eta txistua bateratuko dituzte etzi, larunbata,Alvaro Zendoia piano-jotzaileak eta Jose Inazio Ansorenatxistulariak, baselizan. Kontzertua arratsaldeko zazpi eta erdietanizango da, eta Musikaldi osoan zehar bezala Antiora igotzeko autobusajarriko du Udalak, Andre Mari elizaren paretik aterako dena19:00etan.
Bi musikariak donostiarrak dira jaiotzez. Zendoiajatorri iraniarreko euskalduna da, nazioarte mailan ikasia, gaur egunMusikeneko irakaslea. Nazioarte mailan burutu zituen ikasketak, etakontzertuak ere eskaini ditu Europan, Amerikan eta Asian.
Ansorenaaski ezaguna da. Filologian lizentziatu bazen ere, betidanik loturaestua izan du musikarekin. Txistua jotzeaz gain, ikerketak egin ditueta musika sortu. Haur antzerkigintzan aritzen da.
Hurrengoasteko kontzertua, hilak 25ekoa, berezia izango da Goiargi abesbatzakkantatuko duelako Antioko Musikaldian. Baselizan egingo duten azkenkontzertua izango da hori, Igartubeitin bukatuko baita zikloa urrian.
Argazkia: Jose Inazio Ansorena(Wikipedia)