
Arratsaldeko 20:30ean izango da SantaAnastasia jaiei hasiera ofiziala emango dien kanoikada. Aurretik,dena den, badira kaleak girotzen joateko zenbait ekimen. 17:30eanJuan de Mendiaraz plazan haurrentzako jolasak izango dira. Ohiturarijarraituz 19:00etan erraldoiak eta buruhandiak irtengo dira MundoMejor, San Martin eta Pagoeta auzoetatik, kalejiran dultzaina joleeketa txistulariek lagunduta Iparragirre plazan elkartzeko.
19:30ean Iparragirre Balerdi musikatailerrak, Urretxuko Txistulari Taldeak eta Akelarre txarangak kaleak alaituko dituzte musikaz. 20:30ean Iparragirre plazanelkartuko dira denak, festei hasiera emango dien kanoikadarako.Kanoikadarekin batera, festa hasierako pregoia ere irakurriko daudaletxeko balkoitik. Aurten, Urretxuko Txistulari Taldeak izango duohorea, bere 50. urteurrenaren harira.
Txupina bota eta banderak igotzearekinbatera, ‘Maite zaituztegu’ brindisa egingo da plazan bertan. OndorenIparragirre Balerdi musika tailerrak, Urretxuko Txistulari Taldeaketa Akelarre txarangak, kalejira jarraituko dute herriko kaleetanzehar.
Gaueko hamaiketan zezensuzkoaren txandaizango da. Urretxuko kaleak zeharkatuko ditu bandeloroek lagunduta.Jaiak datozen egunetan jarraituko du, ekitaldiz beteta. Otamotz.comduzue egitaraua ikusgai bere osotasunean.
Txosnagunean ekitaldiak egunero
Gazteek jaien antolaketan parte hartzendute, txosna gunerako egitaraua prestatuz adibidez. Musikakontzertuak izango dira gauero Nekolaldeko aparkalekuko txosnagunean. Sorpresaren bat ere bai.
Gaur 19:00etan Kalabazinarenprozesioa egingo dute bigarren urtez. Gaztelekutik txosna gunerajoango dira gazteak, jaiei hasiera emateko. Bertako taldeenkontzertuak izango dira, baita kanpokoena ere. Gaur 21:00etan bertsoafaria egingo dute txosna gunean. 23:00etan berriz musikakontzertuak, Alive, Willis Drumond eta Hot Dogs taldeak arituko dirataula gainean. Bihar berriz, KKinZona kolektiboak Urte Zahar gaueanUTBn emateko kanpaikaden grabaketa egingo du, 23:30ean.
Gaueko autobusak Legazpitik
Gaureta bihar Legazpitik autobusak izango dira, 23:30ean eta 00:00etan bibidaia, eta 01:30etik 06:00ak arte ordu erdiro, bi noranzkoetan.Legazpin sarrerako errotondan eta Zumarragan Correos parean geratukoda.