
Datorren urriaren 1etik aurrera,Zumarraga eta Arrasate artean Lurraldebus zerbitzu berri bat izangoda Pesa konpainiaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiakbultzatuta. Bi noranzkoetan hamaika bidaia izango dira astelehenetikostiralera. Aldundiak horretarako 140.000 euro erabiliko dituhorretarako.
Arantza Tapia Gipuzkoako Mugikortasuneta Ordenamendu sailburuak, Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateaketa Pesako arduradun Alejandro Nayak aurkeztu zuten atzo prentsaaurrean zerbitzu berria. Linea berriak Zumarraga-Urretxu, Legazpi,Oñati eta Arrasateko 51.600 bizilagunei emango die zerbitzua.Aipatutako herrien artean komunikazioa hobetuko da nabarmen zerbitzuhoni esker, modu zuzenean eta leku aldatzerik gabe.
Zumarraga eta Arrasate artean, binoranzkoetan 11 bidaia eskainiko ditu zerbitzu berriak lanegunetan,astelehenetik ostiralera. Larunbatetan hamar bidaia izango dira etaigande eta jaiegunetan bederatzi. Zerbitzu berri honi esker,Mondragon Unibertsitatera joaten diren herritarrek ere hobekuntzanabarmenak izango dituzte.
Ia 19 milioi bidaiari
Atzo emandako datuen arabera 2009koiraila eta 2010eko abuztua artean ia 19 milioi bidaiari izan dituLurraldebusek Gipuzkoan. Iazko garai berarekin alderatuta %5,73kohazkundea suposatzen du datu honek.
Argazkia: Pesa konpainiako autobus bat (utzita)