
Antiguako XXVII. Musika Zikloa azkentxanpan sartu da. Irailarekin batera ireki zen zikloak hainbatmusikari ekarri ditu Antioko baselizara. Bihar, etxeko Goiargiabesbatzaren txanda izango da. Javier Arratibel zuzendariarenhitzetan kontzertu erakargarria, polita eta entzuteko errazaeskainiko du Goiargik bihar. Bi zati izango ditu emanaldiak.Lehendabizikoa musika erlijiosoari eskainitakoa eta bigarrena EuskalHerriko folklorean oinarritutakoa.
Aipatutako kontzertua Antiko baselizaneskainiko da arratsaldeko 19:30etik aurrera eta sarrera, aurrekoaldietan bezala doakoa izango da. Gogoratu doako autobus zerbitzuaeskaintzen duela Udalak. Autobusa Zumarragako parrokia ondotikirtengo da emanaldia baino ordu erdi lehenago, 19:00etan.
Azkena Igartubeitin
Zikloarekin amaitzeko eta iazko ereduaerrepikatuz, azken kontzertu bat eskainiko da urriaren 2an,Igartubeiti baserri-museoan. Javier Perez de Azpeitiak pianokontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Egunhonetarako ere autobus zerbitzu berezia izango da 17:30ean aipatutakoleku berean.