
Gaur arratsaldeko 19:00etan izango dajaiei hasiera emango dien txupinazoa. Jarraian poteo herrikoia izangoda trikitilariek lagunduta eta bingoa eta mus txapelketa ere bai afalaurretik. Ondoren, 22:30ean bingo saiorekin jarraituko dute.
Larunbatari goizean goiz ekingo dioteEtxeberrin. 10:00etan street-basket txapelketa izango da eta ondorenhaur jolasak eta binakako futbolin txapelketa. Arratsaldean bestehainbat ekimenentzako tartea izango da. 16:00etatik aurrera tute,toka eta futbolin txapelketak, zezentxoak eta eskulan tailerrakizango dira. Urteroko gastronomia lehiaketak ere izango du lekua etaondoren koadrilen arteko afaria egingo da. Gauean 22:30ean Sagaspeeta Igaraberriren arteko idi probak izango dira. Ordu bereandantzarako aukera ere izango da Ciclon taldearen eskutik.
Igandean amaituko dituzte Etxeberriauzoan jaiak, baina aurretik egun osorako egitaraua prestatu dute.Txistularien eskutik diana izango da 9:30ean. Goizean zehar,haurrentzako toka txapeketa izango da eta Zumarragako Musika Bandareneskutik kalejira. 13:00etan bigarren idi-prob saioa izango da, kasuhonetan, Mugika eta Irigorasen eskutik. Bazkari herrikoia izango daeguerdian eta arratsaldean dantzarako tarterik ez da faltako. BatetikBoreal Dantza taldearen ikuskizuna izango da eta bestetik saloidantzen erakustaldia. Batuband taldearen kalejirak itxiko dituarratsalde partean aurtengo jaiak.