
Urola Garaiko Berdintasun Sailak etaberdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkakoudalerrien sareak, Berdinsareak, ”Adieraz zaitez beldur barik”lehiaketa abiarazi dute.
Azaroaren 25ean EmakumeenganakoIndarkeriaren Aurkako Eguna izango da, eta data hori girotze alderaantolatu dute lehiaketa. Iaz, garai berean, Eusko Jaurlaritzak BeldurBarik izenpeko kanpaina abiarazi zuen Euskal Autonomi Erkidegoan, etaEutsi musika talde legazpiarrak egindako abesti bat izan zenkanpainaren ardatza. Aurten ildo berari helduko diote, etalehiaketarekin indarkeria mota horren aurka adieraztera gonbidatudituzte gazteak. Hori horrela, lehiaketa edozein arte adierazpideriirekita dago; pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza,animazioa, argazkilaritza, performance-ak, ilustrazioak, diseinua…
Lehiaketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 eta 26 urtebitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, eta 1.000 euroko hirusari egongo dira. Izena emateko eta proposamenak aurkezteko epeaurriaren 29an itxiko dute eta interesa dutenek lehiaketaren oinarriakBeldur barik webgunetik eskura ditzakete.
Aurkeztutakoguztietatik epaimahai batek landu beharreko proposamen sorta bataukeratuko du, eta behin ideia horiek gauzatuta, azaroan ospatuko denBeldur Barik jaialdian aurkeztuko dituzte guztiak.
Irakurrialbistea osorik Goierriko Hitzan.
Argazkia: iaz ”Beldur barik” kanpaina aurkezteko egin zen agerraldia Zelai Ariztin.