
Lur azpiko aparkalekura iristekoarrapala egiten ari dira geltoki intermodalaren eremuan. Lan horiekamaitzen dituztenean lurrazaleko urbanizazio lanekin hasiko dira.Aparkalekuak ixten uztailean hasi ziren, eta lanek erritmo onean egindute aurrera Mikel Serrano alkateak esan duenez.
Iazkoabuztuan itxi zuten Renfeko geltokiaren aurrean zegoen aparkalekua,lanen eremua hesitzeko. Azaroan Udalak Eusko Jaurlaritzarekinhitzarmena sinatu zuen, eta haren arabera geltoki intermodalarenlanak milioi bat eurorekin finantzatuko ditu. Gipuzkoako ForuAldundiak, bestetik, 400.000 euroko diru laguntza emango dio Udalari.Geltoki intermodala eraikitzeko aurrekontua 4,8 milioi eurokoa dadenera.
Urbanizazio lanak
Renferen geltokian dagoentabernaren aurrean markesina bat jarriko dute eta bertan babestu ahalizango dira bailaratik kanpora doazen autobusak hartu behar dituztenbidaiariak. Lau autobusentzako tokia egongo da. Adif-ek duen eremuahiritartuta geratuko da, eta beste markesina bat jarriko dute han,bankuak ere bai.
Amaitzeko, zuhaitzak, lorontziak etaled sistemadun farolak ere jarriko dituzte. Guztiarekin, otsailerakogeltokia martxan egotea nahi du alkateak, lanak abenduan bukatukodirela uste du Serranok.