
Familian bizikleta zaletasunabultzatzeko asmoz, Goierri Kirol Elkarteak seigarren urtez antolatuzuen atzorako ‘Urolako Trena bizikletaz. Z-Z’ bizikleta martxa. Jendeugari bildu zen atzo, inoizko parte hartze kopuru handiena lortuz.362 izan ziren Kalebarren-Areizaga plazan elkartu ziren bizikletazaleak. Guztiak ere 4 eta 70 urte bitartekoak.
Urtero bezala luzera ezberdineko hiruibilbide izan zituzten aukeran bizikleta zaleek. Lasaorainokoaluzeena, 58 kilometrorekin, 28 kilometrokoa, Azkoitiraino iristenzena eta laburrena, Azipurutxora artekoa 14 kilometrorekin. Ibilbideluzea 57 bizikleta zalek osatu zuten, gainontzekoek bi laburrenakegin zituztelarik. Gehientsuenak Zumarraga-Urretxuko bizilagunakbaziren ere, Zumaia, Beasain edo Zaldibitik ere gerturatu zirenhainbat zaletu.