
Asteburu honetan hasiko dute EzkerHormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. Bi goierritarrekhartuko dute bertan parte, azken urteetan bezala: Uxue Fernandezurretxuarrak eta Maddi Mendizabal zaldibiarrak.
Biek Amultzoan jokatuko dute, lehen mailan, eta txapelketa elkarren aurkajokatuz hasiko dute gainera. Azaroaren 13an izango da hori, Oriokopilotalekuan, 16:00etan. Fernandezek Leire Lukasekin osatuko dubikotea, eta Mendizabalek, bere aldetik, Garbiñe Tijerorekin.Azaroaren 20an, bestetik, Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatukodituzte ligaxkako partidak, orduan ere 16:00etatik aurrera.