
Urteroko hitzorduari jarraituz,asteburu honetan Perretxiko Asteburua egingo da Urretxun, aurtenhogeigarren aldia beteko du. Lekaio Kultur Elkarteak antolatuta,perretxiko bilketa eta sailkatzea eta erakusketa izango diralarunbatean eta igandean.
Larunbatean, hilak 23 perretxikoakbiltzeko mendi irteera izango da goizean goiz. Edozein herritarrekhar dezake parte irteera honetan. Goizean zehar bildutako perretxikoguztiak Lizeo azpiko eraikinera eramango dira, 14:00ak baino lehen.Ondoren, 16:00etatik aurrera perretxikoak sailkatzeari ekingo zaio.
Igandean, aurreko egunean bildu etasailkatutako perretxiko guztiak erakusketan jarriko diraKalebarren-Areizaga plazan. Erakusketaz gainera, mahai didaktiko batizango da, non nahasgarriak izan daitezkeen perretxiko motakbereizteko ikastaro praktiko bat eskainiko den. Gainera, AranzadiZientzia Elkarteko mikologia alorreko kideak ere izango diraerakusketan, sortutako zalantzak argitu eta egindako iradokizunakaintzat hartzeko.
Lekaio Kultur Elkartetik jakitera emandutenez, nahikoa perretxiko jangarri bildu ezkero, igande goizeanzehar mokadu goxoak dastatzeko aukera izango da. Gainera, Kabiajatetxearen eskutik, perretxikoetan oinarritutako plateren erakusketaere izango da, plater bakoitzari dagokion errezetarekin.
Perretxiko erakusketa goizeko 11:00etanirekiko da eta giroa alaitzeko herriko trikitilari gazteak izangodira.