
Eduardo Maria Aranburu euskal jatorrikoargentinarrak ”Rastreando una huella” liburua aurkeztuko du bihar,larunbata, Zelai Arizti kultur etxean, 12:00etan.
IdazleaBuenos Airesen (Argentina) bizi da. Liburua ekartzera etorri zenZumarragara eta orduan proposatu zitzaion herrian aurkezpena egiteaZumarragako udal artxibozain Antonio Pradak esan duenez. Aranburuabizenaren jatorriaren inguruko ikerketa egiten hasi zen argentinarraeta azterketa zabal horrek Zumarragaraino ekarri du azkenean.
Ikerketak XVI. mendeko lehenengo urteetara egiten du atzera,Zumarragan. Elizbarrutiko artxibategian aritu da eta jaiotza-agiriakaztertu ditu. Beasainera iritsi zen eta handik datuek Zumarragaraekarri zuten. Senitarteko hurbilenak Zaragoza aldean ditu.