
Zazpigarren urtez Garagardo Azokaantolatu du Urretxuko Lurra Dantza Taldeak, beharrezkoak dituztendiru laguntzak lortu eta herri giroa sustatzeko helburuarekin.
Aurtengo festan hogeira igo duteeskainiko duten garagardo kopurua, eta aurreko urteetan bezalaafaltzeko aukera ere emango dute Ederrena pilotalekuan. Garagardopitxarrak euro eta erdiko kostua izango du, eta litro erdi garagardohiru euro baino zertxobait gehiagoan erosi ahalko da. Bipertsonarentzako menua 25 euro kostako da, eta birentzako ukondoa, bisaltxitxa edo sajoniar solomoa, bi pitxar, bi garagardo eta postreasartzen dira.
Janaz edo edanaz gain, ikus-entzunezkoproiekzioak ere eskainiko dituzte pilotalekuan: Urretxuko jaietakoirudiak, aurreko garagardo festetakoak, futbol edo pilota partidak…proiektatu ohi dituzte pantaila erraldoian. Aurten, bestetik,litekeena da haurrentzako jolas parkea ere jartzea, baina ateakeguerdietan ere irekitzearen gaiarekin batera, oraindik zehaztu gabedute ideia hori.
Azken urteetan festa harrera ona izaten arida herritarren artean eta aurten ere pasa den urteetako arrakastaerrepikatzea espero dute Lurra Dantza Taldekoek.