
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Fatih Akin.
- Gidoilariak: Fatih Akin eta Adam Bousdoukos.
- Antzezleak: Adam Bousdoukos, Moritz Bleibtreu, Birol Ünel, Anna Bederke, Lucas Gregorowicz, Udo Kier.
- Herrialdea: Alemania.
- Urtea: 2009.
- Iraupena: 99 min.
Filmari buruz
Bi drama trinko eta gordin egin ostean,erregistroa aldatu du guztiz Fatih Akin zinemagileturkiar-alemaniarrak. Komediara jo du, ñabardurarik gabekora;bestelako Akin bat ezagutzeko aukera da Soul Kitchen. Erlaxatuagoagertuko da zinemagilea, ikusleengandik hurbilago, fikziozko munduanerrotuago. Filmean bere hiru pasio nagusietakoak landu ditu:gastronomia, kultura arteko eta lagunarteko harremanak eta musika.Arintasuna leporatu ahal zaio Soul Kitchen-i, egia da kontatzen duenaez dela munduko istoriorik originalena. Baina horren gainetikmaitasunetik egindako filma dela nabari da, eta horixe du bertuterikhandiena.
Soul Kitchen taberna, Zinos gaztearenamets erromantikoa eta buruhausteen iturria da. Kanpoan guztiaribizkar emanez, adiskidetasuna eta erritmoa dira nagusi atebarnealdean. Pertsonaia asko ditu Soul Kitchen-ek, oraingoanzuzendariari ez zaio gehiegi interesatzen horien barnealdeanarakatzea. Aski du lau zertzeladaz bakoitzaren nortasunamarraztearekin, horiekin osatuko den mosaikoa du helburu.
Gertaerak bata bestearen atzetiketorriko dira, hainbat hari mutur garatu gabe geldituko dira, egoerabatzuk zentzugabe samarrak geldituko dira… Honakoak ez du bereazken filmak (Al otro lado) zuen gidoi milimetrikoa; anabasa danagusi istorioan, baita kontatzeko moduan ere. Soul musikarenerritmoan ulertu behar da filma, alaia, dantzagarria eta konplexurikgabekoa.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21 zine klubaren XVIII. zikloko egitaraua ikusi osorik, hemen klik eginda.