
Mugarteko Larrialdietako Zerbitzuen V.Jardunaldiak ari dira burutzen Zelai Ariztin. Euskal Herri guztitiketorritako -Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitaniako- 300dik gora aditukhartuko dute parte, gaur eta bihar egingo diren jardunaldietan.Ekimenaren helburu nagusia, larrialdietako zerbitzuak hobetzeazgainera, batak bestearengandik ikastea ere bada. Horretarako egitarauzabala antolatu dute bi egunetarako.
Gaur goizeko 8:30ean izan da biegunetan landuko den dokumentazioaren banaketa. Horren ondotik ponentziak, hitzaldiak eta eztabaidaguneak izango dira goizean eta arratsaldean Zelai Arizti aretoan.Hitzaldiak emango dituzten adituen artean Zumarragako Ospitalekolarrialdietako medikua, Carlos Jimenez Caudevilla eta larrialdizerbitzuetako erizaina Adelaida Busca Agirre izango dira. Gainera,Zelai Arizti kultur etxean stand ezberdinak jarri dituzte, tresneriaeta sendagaiak erakusteko. Era berean, Zelai Arizti parkean, egun Euskal Herrian erabiltzen diren anbulantzia mota ezberdinak daude ikusgai.
Gaur arratsaldeko 18:00etan izango dajardunaldien amaiera bihar goizean jarraipena emateko. Biharkoekintzetan gainera, Olga Rivera, Kalitate, Ikerkuntza eta BerrikuntzaSanitarioko Sailburuordea izango da gonbidatu gisa. Eguerdian emangodira bukatutzat orohar, Mugarteko Larrialdietako Zerbitzuen V.Jardunaldiak.
Egilea: Goierriko Hitza.