
Zumarragako Ospitaleko zuzendaritzakjakinarazi duenez, “udal ordezkariekin lankidetza sustatu asmoz,bilera bat egin berri dugu”. Hiru alkatek parte hartu zuten etaherri guztietako ordezkaririk ez zen egon, “bilera gehiago egingoditugu”.
Ospitaleko zuzendari Jon Guajardokosasun zentroaren misioa, bisioa eta baloreen gainean aritu zen. Ildoestrategikoen berri eman zien udal ordezkariei eta etorkizunerabegira Zumarragako Ospitaleak dituen erronkei buruz hitz egin zien.
Udal ordezkarien aldetik “herritarrenikuspuntua ekarri zuten”. Udalen eta ospitalearen artekokomunikazioa hobetu daitekeela, baita errepidez iristeko daudenarazoak ere. Lankidetza bultzatzea eta osasunaren inguruko gaiakgizarteratzea eskatu zieten udaletako ordezkariek. Ospitalekozuzendaritzak ordezkariek egindako ekarpenak baliatuko dituztela eta“ekintzak martxan jartzeko prest” agertu dira.