
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Asghar Farhadi.
- Gidoilaria: Asghar Farhadi.
- Antzezleak: Golshifteh Farahani, Taraneh Alidousti, Mani Haghighi, Shahab Hosseini, Merila Zarei, Peyman Moadi.
- Herrialdea: Iran.
- Urtea: 2009.
- Iraupena: 118 min.
Filmari buruz
Ia antzezlan baten moduan egituratutadago istorioa; Ahmad da protagonista nagusia. Urte luzez egon daAlemanian, han ezkondu zen. Baina banandu berritan, sorterrira egiteaerabakiko du, bisitaldi labur bat egitera. Lagunek gogo onez hartukodute Ahmad, eta, haren egoeraren berri jakinik, festa bat antolatzeaerabakiko dute. Horretara, Elly irakaslea gonbidatuko dute; denekuste dute bikote ona egiten ahal dutela.
Genero nahasketa bitxia asmatu duAsghar Farhadik, suspensearen, lagun arteko harremanen etagaurkotasun sozialaren artekoa. Zaila da parekorik aurkitzea;sinpletasun harrigarri baten azpian, originaltasuna da filmarenbertute nagusienetakoa. Ez da, ordea, filmak duen bakarra. Iaagertoki bakar batean garatuta, lagun koadrilen istorioagertu-gertukoa da. Asteburu-pasa atsegina egin nahiko dute, bainaberehala aldarte onaren mozorropetik loratuko dira ezinikusia etaurteak elikatutako inbidia eta herra. Gertatu ohi denez, gozamenerakoprestatutako plana laster batean sufrimendu, asperdura eta elkarrenarteko borroka bihurtuko da. Edozein lagunarteko errealitate gordina.
Mapek eta egunkariek kontrakoa esanarren, Iran ez da horren urruti. A propose d´Elly-k gardentasunosoz erakutsiko du gaur egungo gazte irandarren kezka, amets etajokamoldeak edonork izaten ahal dituenak direla. Talde barrukobakoitzak hartutako rola, emakumeek «bete» beharrekolanak, kosta ahala kosta lagunak ezkondu nahi izate hori, berehalaagertuko den hipokresia soziala… oso kontu unibertsalak dira horiekguztiak. Farhadik, molde sinple batez, egungo gazteriarenerradiografia zehatz eta biluzia egin du.
Asghar Farhadirena jaialdiz jaialdiibili da, eta horietako hainbatetan jasotako sari garrantzitsueiesker zirkuitu komertzialaren gurpilean sartu da, lehenengoz gureartean. Iazko Berlinalen zuzendari onenaren saria eskuratu zuen, etaTribecakoan (New York) filme onenarena lortu zuen A propose d´Elly-k.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21en gainerako proposamenak ikusihemen klik eginda.