
Ostadarren 27. astea azaroaren 14anjarri zen martxan helduei zuzendutako argazki rally batekin. Bigarrenekitaldia azaroaren 21ean egin zen, haurrei zuzendutako AnjelEtxeberriaren omenezko mendi martxa eta bigarren argazki rallya eginziren. Lehenengo aldiz egin dira aurten argazki rallyak lehiaketarenordez. Helduen argazki rallyan 14 lan lan jaso dira eta haurreneanaldiz, 10.
Ostiral honetan, azaroak 26, egingo dasari banaketa ekitaldia Urretxuko Labeaga aretoan. Berezia izango da,argazki rallyetako sariak banatzeaz gainera, aurreko bost urteetakoOstadar argazki lehiaketako argazki onenak erakutsiko baitituzte.Aipatu gainera, herenegun iluntzean erakusketa inauguratu zutela Zumarragako Zelai Arizti aretoan,aurreko lehiaketatako argazki onenak eta aurtengo rallyetaraaurkeztutako onenak bilduko dituena. Abenduaren 5era arte izango daikusgai.
Ikus-entzunezkoak
Gainontzekoan ikus-entzunezkoenproiekzioak izango dira mendia astearen muina. Aurten lau izango diraguztira. Herenegun eta atzo izan ziren lehendabiziko proiekzioak.Gaur eta bihar izango dira azkenak:
- Azaroak 24, asteazkena: ‘Chogoriren bi aurpegiak’; Alberto Zerain.
- Azaroak 25, osteguna: ‘Pirinioetako hirumilakoak’; Gorka Azkarate.
Bi emanaldiak arratsaldeko 20:00etanhasiko dira Zelai Arizti aretoan.
Mendi Astearekin amaitzeko, azaroaren27an larunbata, urteroko batzar orokorra egingo dute bazkideek etahurrengo egunean urteko azken irteera. Aurten Larrun aldera joangodira, bazkaria egingo dutelarik bertan biltzen diren guztien artean.
Argazkia: argazki erakusketa (Aresti)
- Ikusi bideoa jarraian: