
Eraldatzen elkarteak eta Urola GaraikoMankomunitateak antolatuta, hainbat ekintza izango dira gaur,emakumeen aurkako biolentziaren kontrako egunarekin bat egiteko. Gaurgoizeko 11:00etan hasi eta eta 13:00etara informazio mahai izango daAreizaga-Kalebarren plazan Eraldatzen taldearen eskutik. Biolentziasexistaren aurkako sinadurak bilduko dira bertan, informazioabanatzeaz gainera.
Areizaga-Kalebarren plazan bertanizango da eguneko bigarren ekimen garrantzitsuena: emakumeen aurkakobiolentziaren kontrako elkarretaratzea. Ekimen hau eskualdeko udalekdeituta egingo da eta herritar guztiak daude bertan parte hartzeragonbidatuta.
Gainera, gaurko egunaren bueltanantolatutako ekintzak astean zehar eta asteburuan ere izango dutejarraipena. Ikusi jarraian antolatutako ekimenen zerrenda:
Azaroak 26; ostirala:
- ‘Osasuna, gaixotasuna eta osasun arreta. Berdinak al gara emakumeak eta gizonezkoak?
- Ordua: 10:00 – 12:00
- ”Gure osasunarekiko erabakiak hartzen”
- Ordua: 18:30
- Koordinatzailea: Eva Bolaños
- Hizkuntza: gaztelania
- Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
Azaroak 27; larunbata:
- Eskualdeko berdintasunari buruz eztabaidatzeko foroa
- Koordinatzailea: Eva Bolaños
- Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
- Ordua: 09:30etik aurrera