
Urteko garai honetan seme-alabei edoingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi etaoparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, EuskarazkoProduktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez—aurtengoa 13. edizioa da—, Euskal Herriko hainbat udal etamankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbatlurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira katalogoaprestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia daukaegitasmoak. Zumarragako eta Urretxuko euskara zerbitzuek ere hartudute parte egitasmoan eta egun hauetan herriko ikasleen artean banatudute katalogoa, ikastetxeen bitartez. Zumarragako euskara zerbitzutikgogoratu dutenez, herritarren batek katalogoa eskuratu nahi izanezgero “udaletxean dugun bulegotik pasa eta emango diogu”.
Katalogo berritua
Merkatuan dauden produktuen arteanhautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuanhartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, filmak,aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatikaeta jostailu eta jokoak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxigorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinarenaraberako banaketa egiten da. Gurasoentzako eta 16 urte bitartekohaur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berrihonek.
Bigarren urtez gogorarazi nahi daguztiz berrituta datorrela katalogoaren webgunea. Bertan, papereanjasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste askoagertzen dira. Aukera dago, gainera, produktu horien saltokietarairisteko, eta bertatik erosteko. Urte osoan zehar bizirik etaeguneratuta izateko helburuarekin sortu da gunea, argitaletxeek berekaukera izango baitute produktu berriak sartzeko eta deskatalogatuakkentzeko. Urte osoan zehar kontsultatu ahal izateko leku bat izangoda, beraz, eta irakurleek, beren iruzkinak eta komentarioak egin ahalizango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzekohautatu duten produktuaren inguruan.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten200.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.