
Zeresan handia ematen ari diraPagoetako auzoko eta intermodaleko lanak herrian. Obra handiak dira,denboran luzatu direnak eta eragozpen ugari sortu dituztenak. Denaden, eta aurreikuspenak betetzen badira, denbora gutxiren buruanlanak amaituta egotea espero da.
Hiritartze lanak Pagoetan
Irailean hasi zituzten lanak Pagoetaauzoan, batez ere, orain arte zeuden azpiegitura arazoak konpontzekohelburuarekin. Berrikuntza lan handiak dira aurrera eramaten aridirenak eta aurreikuspenen arabera, abendurako, Santa Lutziingururako lanak amaituta behar dute. Guztira 950.000 euroko dirupartida bideratuko da lanak finantzatzeko.
Ondorioz, lanak amaitu bitartean ezinda Ipeñarrieta kalean eta Pagoetan autoa aparkatu. Geltokian,intermodalaren lanak ere martxan direla kontutan hartuta, bi lanhandi hauek sortuko dituzten aparkaleku arazoei irtenbidea ematensaiatuko dira, Lilibason eta igerileku inguruan autoak aparkatzekoguneak egokitu dituztelarik.
Intermodala
Zumarragan, geltoki intermodalarenlanak ere aurrera doaz. Lur azpiko aparkalekura iristeko arrapalaamaitzen ari dira. Behin lan horiek amaituta lurrazaleko urbanizaziolanekin hasiko dira. Renferen geltokian dagoen tabernaren aurreanmarkesina bat jarriko dute eta bertan babestu ahal izango dirabailaratik kanpora doazen autobusak hartu behar dituzten bidaiariak.Lau autobusentzako tokia egongo da. Adif-ek duen eremua hiritartutageratuko da, eta beste markesina bat jarriko dute han, bankuak erebai.
Amaitzeko, zuhaitzak, lorontziak etaled sistemadun farolak ere jarriko dituzte. Guztiarekin, otsailerakogeltokia martxan egotea nahi du alkateak, lanak abenduan bukatukodirela uste du Serranok.
Azaroan Udalak Eusko Jaurlaritzarekinhitzarmena sinatu zuen, eta haren arabera geltoki intermodalarenlanak milioi bat eurorekin finantzatuko ditu. Gipuzkoako ForuAldundiak, bestetik, 400.000 euroko diru laguntza emango dio Udalari.Geltoki intermodala eraikitzeko aurrekontua 4,8 milioi eurokoa dadenera.
- Ikusi bideoa jarraian: