
Garai batean, hileroko lehendabizikoastearte guztietan elkartzen ziren baserritarrak Urretxuko azokaberezi honetan. Urretxuko baserritarrak ez ezik, ingurukoak erebiltzen ziren bertan, harremanak sendotu eta iritziak elkartrukatzekobilgune zen azoka honetan. Denboraren poderioz desagertuz joan zirenhileroko topaketa haiek, baina gaur egunean bi azoka berezimantentzen dira oraindik, martxokoa eta abendukoa.
Abenduko azoka berezia Santa Lutzitakoazoka handiaren atarikoa da. Herrira negu kutsuko giroa dakarrengertaera. Garaiko produktuak salgai jarriko dituzte postu batean etazenbait baserritarrek euren animaliak ekarriko dituzte plazara.Ardiak edota ahuntzak egongo dira ikusgai. Dena den, zuhaitz etafruta arbola mota ezberdinek izango dute protagonismorik gaurkoazokan. Erakusgai egoteaz gainera, azokan txartela eskuratzen dutenguztien artean zozketatuko baitira horietako batzuk.
Bertaratuen artean txekor bat etalanabesak ere zozketatuko dituzte. Feriari arratsaldeko 15:00etanemango zaio hasiera Gernikako Arbola plazan.
Argazkia: iazko abenduko feria (utzita)