
Gaur arratsaldeko 19:30ean hasiko daZumarragako Antzinako Ama txistulari taldeak urtero garai honetarakoantolatzen duen Gabonetako kontzertua. Zelai Arizti aretoan izango dakontzertua eta 200 bat izango dira bertan parte hartuko dutentxistulariak. Irailean hasi ziren kontzertuaren antolaketa lanetan.Partitura batzuk txistulari taldeak berak ateratzen ditu bainamoldaketa lan gehienak Xabier Barriolarenak dira.
Euskal Herriko toki ezberdinetatiketorriko dira txistulariak, Sekundino Esnaola musika eskolakoabesbatza, Gorosbel metal boskotea, Goiargi korua, Edurne Iturbetrikitilaria, Irrintxi eta Lurra dantza taldeak, Arantzazu Mujikabiolin-jolea, Jabier Arratibel piano-jolea, Zuhaitzaren Soinuakolektiboko txalapartariak eta Iñaki Maritxalar, JokinGaritano, Mirari Arratibel eta Xabier Barriola abeslariak izango dirataulatuan.
«Txistua topikoetatik haratagodoala eta kontzertuaren lehenengo atalean ohiko formula baztertu etaHaize hegoa kantu herrikoia txistua, biolina eta pianoarekininterpretatuko dugu. Txistu kontzertuetan errepertorio anitzakjorratu daitezkeela erakutsi nahi dugu». Bigarren ataleantxistua beste musika-tresnen, dantzen eta ahotsen laguntzaile gisaaurkeztuko dute.
Argazkia: iazko kontzertuko une bat