
Euskal preso politikoek “jasatenduten eskubide urraketa” salatzeko helburuarekin, herriko hainbattalde eta norbanako bildu ziren atzo arratsaldean Zelai Ariztin.Ezker abertzalea, EA, Etxerat, Gazte Asanblada, LAB eta ELA sindikatuak etaKK´inzona irratiaren babesa jaso zuen agerraldiak, makina batherritar, ordezkari politiko eta kirolari ezagunez gain.
Beste behin, espainiar eta frantziarestatuek indarrean mantentzen duten espetxe politika salatu zuten.“Krudelkeria oinarri duen eta sufrimendua besterik ez dakarren”praktika honekin amaitzea eskatu zuten. Sakabanaketa politikak“gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea, bizitzaosoko espetxe zigorrak ezartzea, 3/4ak beteta dituzten presoakkartzeletan mantentzea, isolamendua, bakartzea, aurrez aurrekobisitetan tratu umiliagarria jasatea, etab.” dakartzala gogoraekarri zuten atzoko agerraldian.
Bizi dugun garai politikoak, “EuskalHerria aro berri baten atarian dagoela sinistarazten digu” etahorregatik “sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriakdituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan beherauztea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urraketekinamaitzea” eskatu zuten. Horregatik datozen asteetan hauek guztiakexijitzeko egingo diren mobilizazioetara gonbidatu dituzteherritarrak.
Egitaraua:
- Abenduak 24: elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan 19:30ean. Olentzerorekin batera “Hator-hator” kantatuko da.
- Abenduak 31: elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan 19:30ean. Musikariak eta bertsolariak izango dira. Alaitasunez egingo nahi da ekimena, guztion artean, urte berriarekin batera euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzea lortzeko.
- Urtarrilak 8: Manifestazio Nazionala Bilbon, 17:30ean Aita Donostia plazatik abiatuta. Autobusa jarriko da Urretxu-Zumarragatik. Izena ematzeko zerrendak Alkartetxean, Aldirin eta gaztetxean egongo dira. Autobusa 15:30ean aterako da Areizaga-Kalebarren plazatik.
Argazkia: Dorleta Zabalo (Etxerat), JonAnder Moratinos (Gazte Asanblada), Inma Albisua (ezker abertzalea)eta Aritz Lasa (pilotaria).