
Gaur eguerdian aurkeztuko duteZumarragako Zelai Arizti kultur etxean “Urretxuko (1310-1516) etaZumarragako (1202-1518) udal artxibategietako Erdi Aroko dokumentuak”liburua. Eusko Ikaskuntzako Rosa Aierbek eta Ana San Migelek idatzidute proiektu zabalago baten barruan. Proiektu horren baitan EuskalHerriko Erdi Aroko dokumentu guztiak transkribatu eta editatzekoxedea dute.
Proiektu zabala
Urretxuko eta Zumarragako dokumentueiburuzko liburua bilduma zabalagoaren parte da. Euskal Herriko zazpilurraldeei buruzko dokumentazioa biltzen ari dira. Udalerrietakoagiriez gain, Eusko Ikaskuntzako ikerlariek kanpoko agiritegietan,Simancasen eta Valladoliden esaterako, Euskal Herrari buruz dagoendokumentazioa arakatzen ari dira.
Urretxun eta Zumarragan
Ikerketa guztiak XIII. mendean hasi eta1520ra arteko epearen barruan egin dira. Ikertzaileek diotenez“Urretxu Erdi Aroko hiribildua da, bertako agiritegiekpergamino-dokumentu interesgarriak gordetzen dituelarik”. Zumarragaberriz beranduago egin zen hiribildu. “Unibertsitatea ere deituizan zioten. Herrixka edo unibertsitate deitzen zieten herriarizegozkion erabakiak batzar irekian egiten zirelako. Sistema horihiribilduetan ez zen praktikoa eta horregatik hasi ziren udaletakoordezkariak aukeratzen”.
Guzti honi buruzko datuak etaxehetasunak ezagutzeko aukera izango da gaur 12:00etan Zelai Ariztikultur etxean egingo den aurkezpen ekitaldian. Nahi duena bertarajoateko gonbidaturik dago.