
Urtarrilaren 1ean urtero Irimora eginohi duten igoerarekin eman dio hasiera Goierri Kirol Elkarteal 2011kodenboraldiari. Hilabete guztietarako programatu dituzte irteerak, etabesteak beste bost euskal probintziatara joango dira, hegoaldekolauetara eta Lapurdira.
Hamahiru irteerako egutegia prestatu dukirol elkarteko mendi sailak. Gipuzkoan hasiko dute denboraldiadatorren urtarrilaren 30ean Elgetan zehar egingo dutenibilaldiarekin. Era berean, Gipuzkoan amaituko dute urtea, abenduaren19an Donostiatik Astigarragara egingo duten zeharkaldiarekin.
Tartean Lapurdi eta Nafarroa artekoPirinioetan, Bizkaiko Eskugatx eta Aramotz mendizerretan, Araba etaBizkaia arteko Gorbea mendigunean edota Nafarroa eta Araba artekoLokiz mendizerran ere ibiliko dira. Besteak beste Ostadarelkartearekin antolatu ohi duten Iñaki Beitiaren omenezkomendi martxan ere jasotzen du egutegiak; maiatzaren 15erakoaurreikusi dute.
Asteburu osoko irteerak
Uda partean asteburu osoko lau irteeraere egingo dituzte. Ekainean Kantabria aldera joko dute, Escudo etaSanta Maria mendizerretara; uztailaren hiru eguneko irteera egingodute Pirinioetara, Aigüestortes i Sant Maurici parkera. Irteerahonetan igoko dituzte urte osoko mendirik garaienak, guztiak ere2.800 metrotik gorakoak. Irailean Kantabriara itzuliko dira, Pas,Miera eta Ason haranetara eta urrian azkenik, Leon eta Los Argüellosaldean ibiliko dira lau egunez.