
Eusko Ikaskuntzak urtero ematen dio ENEsaria euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duen EuskalHerritik kanpoko erakunderen bati. Errekonozimendua jasotzen azkenaParisko Sustraiak-Erroak elkartea izan da. Atzo, Donostiako Miramarjauregian ospatu zen ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako presidente JoseMaria Muñoak Sustraiak-Erroak elkarteko Iñigo Leturia(Urretxu) presidenteari eman zion saria. Elkarteak onarpen publikoajasotzeaz gain, Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagramaeskultorikoaren erreprodukzioa jaso zuen.
Sustraiak-Erroak elkartea 1981. urteansortu zen eta gaur egun Parisen du egoitza. Jarduera katalogo zabalagaratzen du, kideen lan boluntarioei esker eta euskalduna denahiriaren bizitzan txertatzeko ikuspegiarekin. Gainera, antolatzendituen euskalduntze ikastaroez gain, hizketaldiak eta euskalkulturarekin lotutako ekintzak eta tailerrak ere eskaintzen ditu.
Iaz, North American BasqueOrganization-ek jaso zuen.
Iñigo Leturia (Urretxu)
Iñigo 2000. urtean ikasketakbukatzera abiatu zen Parisera; urte batetarako joan eta oraindik ereFrantziako hiriburuan dabil. Telekomunikazio ingeniari gisa ari daordutik. Hala ere, betidanik ziur eduki du Pariseko etapa biziosorako ez dela izango, baina oraindik ere gustura bizi da frantziarhiriburuan hiri horrek ematen dituen aukera guztiak aprobetxatzen.Bertan, Sustraiak–Erroak elkarteko presidente karguan dago etaEusko Ikaskuntzaren ENE Saria eskuratu dute 2010ean.