
Badira zenbait urte Urretxuko SanMartin auzoko bizilagunek bi urdaiazpikoren zozketa antolatzen dutelaSan Martin egunean. Zozketa horretatik ateratako dirua ongintzazkoproiektuetara bideratzen da, udaletxeko gizarte zerbitzuenlaguntzarekin. Aurten, iaz bezala Nikaraguako Nagarote herrirabideratuko da dirua, Urretxuko Ilargi Beltza elkartearen bitartez.1315 euro jaso dira guztira, iaz baino 315 euro gehiago.
Anbulantzia berria
Nagaroteko herrian, bertakoemakumeentzat ginekologia zerbitzua martxan jartzea lortu duUrretxuko Ilargi Beltza taldeak, beste zenbaiten laguntzarekin.Medikuek herri batetik besterako bidea egiteko baina, ibilgailuabeharrezkoa dute eta horregatik anbulantzia bat erosiko da lortzenden diruarekin. 1315 euroak ere horretara bideratuko dira.
Andoni Aristegi, Ilargi Beltzako kideakatzo prentsaurrekoan esan zuenez, otsailerako diru guztia batutaizatea espero da. Litekeena da gainera, Gipuzkoako Anbulantziak-ekanbulantzia bat dohaintzan ematea ere. Hori hala balitz, bildutakodirua beste behar batzuk asetzeko erabiliko da.
Atzoko prentsaurrekoan Jose MariAzkaratek, San Martin auzoko bizilagunen ordezkari gisa dirua emanzion Ilargi Beltzako kideari. Agerraldian, Marian Ostiza, Urretxukogizarte zerbitzuetako zinegotziak eta Marta Lourdes GutierrezNagarotearrak parte hartu zuten. Ostizak gogoratu zuenez, UrretxukoUdalak kooperazio hitzarmen bat sinatu zuen Juan Gabriel HernandezNagaroteko alkatearekin 2009an. Arrazoi hori dela eta, egoki irudituzaie aurten San Martin egunean bildu den dirua bertara bideratzea.
Egilea: Asier Zaldua.