
Datorren igandean, goizeko hamaiketatikaurrera urteko lehenengo kirol hitzordua izango da ZumarragakoArgixao zelaian. Goierri Garaia atletismo taldeak antolatutako 14.ikasleen krosa izango da bertan. Gipuzkoako toki ezberdinetatiketorriko dira atleta gazteak eta berrehun bat inguru bilduko direladute antolatzaileek.
Eskola kiroletako egutegian sartutakokrosa da eta benjaminetatik senior kategoriara arteko ikasleaklehiatuko dira Argixaon, zortzi urtetatik hamabost urtera artekoikasleak, hain zuzen. Berritasun gisa, federatu eta herriko atleteikorrika egiteko aukera emango diete. Benjaminen mailan Urretxuko,Zumarragako eta Legazpiko ikasleek bakarrik hartuko dute parte,Gipuzkoako Federazioak mugak jartzen baititu. Gainontzeko mailetanGipuzkoa osotik etorritako ikasleek hartuko dute parte.
Probak goizeko hamaiketan hasiko diraeta bertako ikasleek ordu erdi lehenago izena eman ahal izango duteArgixaon bertan.