
Eguzkia ezkutatu eta eguna iluntzenhasi zen orduan iritsi ziren hiru erregeak Zumarragara. Herenegunharrera beroa egin zieten eta ilusioa eta opariak banatu zituztenkale eta etxeetan. Atzokoa berriz, opariak zabaldu eta ohiko erroskoajateko eguna izan zen etxe askotan.
Erregeei harrera egiteko ohituraaspaldikoa da Zumarragan, kaleko argiak itzali eta eskuko suziekinlagunduta sartu ziren erregeak herri-gunera. Behin ibilbidea egin etagero, plazan bildu eta umeekin egoten eta gozokiak banatzekoaprobetxatu zuten. Erregeei harrera egiteaz gainera, jaiotza bizidunaere izan zen eta Herodesen autoa ere antzeztu zuten Karmakrosantzerki tailerrekoek. Arratsaldea, herrira jaitsi aurretik, erregeakgeldialdia egin zuten gerontologikoan.
- Ikusi Errege Magoen desfileko bideoa jarraian: