
Zumarragako Ertzaintzako buruak Goierriosoko biztanleak jakinaren gainean jarri nahi ditu: “azkenekourtebetean etxebizitzatan jazotako lapurretak direla eta, herritarreietxeetako sarrailak ixteko gomendioa luzatu nahi diegu”.Etxebizitzatan egiten ari diren lapurreta guztietan prozedura berdinadela dio ertzainak “trebatuta daude giltzaz itxi gabeko ateakminutu batean irekitzeko, horregatik ondo ixtea ezinbestekoa da”.
Ertzain-buruak dioenez “komeni dagure etxe inguruan ezer arraroa ikusten badugu Ertzaintzara jotzea”.Atariko tinbreak jo eta inor etxean ez badago sartzen saiatzen dira.“Kanpotik datozen talde txikiak dira. Bilbotik datozela uste dugueta Bergarara, Azkoitira edo Beasainera jo dezakete”.
Lapurreta gertatuko balitz “ahal denneurrian ezer ez ukitu eta salaketa jarri behar da. Aldikalapurtutakoa berreskuratzeko aukera dago, baina ez da betigertatzen”. Bitxiak, dirua edo ordenagailu portatilak eramatendituzte, “aurkitzen dutena”.