
Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak,2010ean zehar egindako irteeretan jasotako argazkien emanaldia egingodu. Milaka dira, iaz hartutako irudiak, bertan parte hartu dutenmendizaleek egindakoak denak. Horien artean batzuk hautatu eta DVDbatean bildu dituzte denak.
Iaz egindako ibilaldi guztietakoirudiak bildu dituzte, baita Ostadar mendi taldearekin bateraantolatutako Goierriko Birakoak ere. Azken honetako irudiak dena den,gutxienekoak dira, aurretik, proiektu horren gaineko ikus-entzunezkobat eginda baitago. Oraindik orain, Goierri M.T.aren wen orrianeskuragarri dago.
DVDaren helburua, ibilaldietakoingurune eta paisaia ederrekin gozatzea da, baita bide batez, urteguztian zehar egiten diren ibilaldiak jende artean ezagutzera emateaere. Horregatik guztiak daude emanaldira gonbidatuta. UrretxukoLabeaga aretoan izango da, ostiral honetan, hilak 28 20:00etatikaurrera.