
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUsindikatuek pentsio erreformaren kontra greba orokorra deitu duurtarrilaren 27rako eta euskal langileria mobilizazioetara deitudute. Osteguneko greba egunaren gaineko xehetasunak eman asmoz,prentsaurrekoa egin dute gaur goizean eskualdeko ELA eta LABsindikatuek. Mobilizazioak, bi herrietako langileria ”erreformabidez behin eta berriz jasaten ari den erasoen giroan” kokatu behardirela esan dute bi sindikatuetako ordezkariek, Ekaitz Oianguren etaJosu Amenabarrek. ”Oraingo honetan pentsioen sistema da, murrizketabidez arriskuan dagoena”, gaineratu dute. Horregatik, ”langileokhiru oinarrizko eskubide hartuta” mobilizatzea erabaki dute,informazio eskubidea, biltze eskubidea eta greba eskubidea.
Eskualdeko enpresa handi gehienek bategingo dute osteguneko deialdiarekin, gaur emandako datuen arabera.Hala, Urretxun, UZ S. Koop-ek, Zumarragan Zumarragako Udalak eta La Salle Legazpi ikastetxeak,Legazpin CIE automotive-k, Legazpiko Udalak eta Musika Eskolak, Ezkio ItsasonFundiciones en cascarak, Tensak eta Talleres Eitzak eta eskualdemailako Urola Garaiko fundazioak egin dute bat oraingoz. Dena denenpresa askoren datuak falta dira, asanblea gehienak gaur izangodirela aurreratu baitute ELAk eta LABek.
Zumarragako alkatea hizpide
Zumarragako alkateak sindikatuek 27rakodeitutako grebaren aurrean izan duen jarrera ere hizpide izan daprentsaurrekoan. Horrela, Mikel Serrano Zumarragako alkatearenaginduz, grebarako deia egiten zuten kartelak ”24 ordu bainogutxiagoan Zumarragako kaleetatik desagertu” izana salatu dute.Tamalgarria da ELA eta LABetik esan dutenez, ”alkate jauna berekargu publikoa erabiliz, biztanleria osoari bete-betean eragiten diongai baten inguruko aldarrikapena trabatzen aritzea”. Berriz ere,”argi geratu da, banku handien interesen alde egiten duela alkateak,ordezkatzen duela dioen herriaren alde egin beharrean”.
Mobilizazioak
Urtarrilaren 27ko greba egunekoekitaldi nagusienak Donostian izango dira goizez. 12:00etanmanifestazioa dago deituta Artzai Onaren plazatik aterata. Arratsaldean,Urretxu-Zumarragan eskualde mailako beste manifestazio bat izango da18:30ean, Areizaga-Kalebarrenen hasita.
- Ikusi Goierriko Hitzaren web orrian zintzilikatu duten bideoa jarraian:
Argazkia: Ekaitz Oianguren (ELA) etaJosu Amenabar (LAB) gaur goizean Zumarragako plazan.