Etxeberri jatetxeko jabe Jose ManuelZubizarreta zenaren biografia aurkeztu dute gaur Zelai Arizti kulturetxean. Zubizarreta sendiaren eta Etxeberri jatetxearen ingurukoliburua Juan Agirrek idatzi du Juan Jose Lapitzen laguntzarekin etaSukal Leku fundazioak argitaratu du.
Sukal Lekuko German Muruamendiarazek«bilduma zabalago baten lehenengo alea» dela esan duaurkezpenean. Kultur etxeko aretoa beteta, Muruamendiarazek«gastronomiaren munduan eredugarriak eta ahaztezinak direnpertsonaiak berreskuratu» nahi dituztela adierazi du.«Zubizarretaren kasuan, zendu zela denbora asko bete ez denezgogoan eduki izan nahi dugu eta berarekin bilduma hasi».
Etxeberri jatetxearen eta hotelarenbiografiak atzera egiten du historian. Juan Agirre liburuarenegilearen arabera, «lehenengo dokumentuek XVI. menderagaramatzate eta badakigu mendeetan zehar sagardoa egin zela Etxeberribaserrian». Izan ere, gaur egungo jatetxea izango zenarenaurretik sagardotegia izan zen Etxeberri. Aurkezpenean parte hartuduen Juan Jose Lapitz gastronomia kritikoaren arabera, denborarekinjatetxea «Euskal sukaldaritza tradizionalaren eremuan EuskalHerriko jatetxerik onena» bilakatuko zen. Gaur berretsi duaurkezpenean, behin baino gehiagotan. Lapitzi egokitu zaioaurkezpenean Zubizarretaren soslaia egitea. Bost ezaugarri nabarmenduditu kritikoak.
Zubizarretaren soslaia
Etxeberrijatetxeko jabea Zumarragan jaio zen 1933an eta 2009an zendu zen.Etxeberri baserriko Gregoria Zalduaren eta Azpeitiko Jose ManuelZubizarretaren semeak jatetxean egin zuen lan. Jose Mari Busca Isusigastronomo zumarragarraren bitartez ezagutu zuen Lapitzek «aspaldieta bost dira azpimarratuko nituzkeen ezaugarriak: jakin-mina,produktu onen ezagutza, bertako produktuen sustatzailea, diplomatikoaerabat eta eskuzabala».
Mikel Serrano alkateak bere aldetik,Zumarragako Buzkantza lehiaketan epaimahaikide izana eskertu dioZubizarreta familiari, «eskertu bide batez jatetxeak egitenduen lana». Liburua ez da biografia bat zehazki. Jatetxeareneta hotelaren historia eta Zubizarreta familiarena ehuntzen dira.«Zumarragako historia eta euskal gastronomiarena ere bat egitendute», Juan Agirre liburuaren egilearen arabera.
Argazkia: Juan Jose Lapitz, German Muruamendiaraz, Mikel Serrano, Isabel Zubizarreta (alaba) eta Juan Agirre.