Goñiren omenezkoaren bigarrenfinalerdiak jokatuko dira gaur Belokin, 18:30etik aurrera. Laut´erdiko promesetako irabazlea, Quinaren aurka neurtuko da finalean.
Ohi bezala, eskolako pilotariekjokatuko dute lehenengo partida, Garcia-Markinez eta Kruz-Etxeberriabikoteak hain zuzen. Lau t´erdiko promesetan Mendinuetaketa Arrietak indarrak neurtuko dituzte eta irabazleak hilaren 23kofinalerako txartela lortuko du. Asier Quina zumarragarra, iaz bezala,finalean dago jada aurreko astean Iriondori erosotasunez irabazi etagero. Binakako seniorretan azken ordukoaldaketak izan dira eta Arresek jokatuko du Iruretarekin Ezkurdiarenordez eta Rodriguezek eta Perezek Armendariz eta Arzelusen ordez.
Eskuko minak
Goñiren omenezkoak urtero afizionatumailako punta-puntako pilotariak ekartzen ditu Belokira. Aurtengoanpilotari asko dabiltza eskuko minekin, horixe da azken ordukoaldaketak eragin dituena, eta binakako seniorretan batez ere aldaketaasko egon izan dira txapelketa guztian zehar.