
Urretxu-Zumarragako euskarazko irakurletaldeak 2010-2011 ikasturteko zazpigarren bilkura egingo du gaur,apirilak 12, arratsaldeko 19:00etan, Urretxuko liburutegian.
Gaurko saioanXabier Montoiaren “Gasteizko hondartzak” liburua izango daaztergai. Liburu honetan Gasteiz hiriaren historia, bere biztanleena,bertan bizi izan direnen bizipen pilaketa aurkituko ditu irakurleak.Gerra zibila bukatu eta gaur egun arteko urteak. Militarrez etaapaizez jositako hiritxoari industriaren etorrerak eragindakoaldaketak kontatzen dituena.
Xabier Montoia
Xabier Montoia 1955eko irailaren 24anjaio zen Gasteizen . Euskal idazle emankorra eta baita musikaria ere.Hertzainak izan zen Montoiaren lehen rock taldea. Taldeko abeslariaizateko euskara ikasi zuen eta ondoren M-ak taldean, bakarka…aritutakoa da.
Musika ez ezik literaturan ere nabarmendu da. Ugariak eta goraipatuak izan dirakaleratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an EuskadiLiteratura Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (elkar) ipuinliburuarekin.
Beraz, datorren asteartean interesaduen edonork zita du arratsaldeko zazpietanUrretxuko liburutegian.
Argazkia: euskarazko irakurle taldea (utzita)