
2011an, boluntarioen urtea ospatuko da.Hori aintzat hartuta, Zumarragako eta Urretxuko Bidea Eginezkoordinakundeak, boluntariotza jardunaldia antolatu du. Jardunaldia,apirilaren 17ra arte luzatuko da.
Atzo hasi zen boluntariotzajardunaldia. 17:00etan Gurutze Gorriak euren material eta ibilgailuenerakustaldia egin zuten Izazpi auzoan. Erreskate bat simulatu zuten,bertaratutakoek lana nola egiten duten ikusi zezaten. Ondoren,18:00etan hitzaldia izan zen El Salvador gizarte etxean.
Datozen egunetarako ere hainbat ekimendaude antolatuta:
- Apirilak 13 eta 14: ”Ireki begiak, elkartu eta ekin” tailerrak ikastetxeetan.
- Apirilak 16: kale antzerkia Irri-Makilarekin, suhiltzaileen erakustaldia eta haurrentzako tailerrak. 18:00etan Euskadi plazan.
- Apirilak 17: elkarteen eguna. 12:00etatik 14:00etara, informazio standak, tailerrak eta jaima Euskadi plazan. 14:30ean elkarteen arteko bazkaria
Bidea Eginez
Bidea Eginez koordinakundearen barruandira, bi herrietan, ezeren truke lanean aritzen diren hainbat talde,Gurutze Gorria, Eraldatzen, Hare Haizea, Agifes, Appalur, Urgadiel.Eiluz edo Mairi batzuk aipatzearren. Diotenez, gizarte justuago etaberdintasunean oinarritutako baten alde egiten dute lan.