Antioko interpretazio zentroa egitekoobrak hastear daudenean, Antiguarekin herri plataformakprentsaurrekoa eskaini du. Gaur arratsaldeko prentsaurrekoak bihelburu izan ditu. Batetik, urte guzti hauetan euren babesa emandieten herritarrei eskerrak ematea. Bestetik, oraindik ereAntiorentzat beste proiektu bat posible dela erakustea.
Orain arte plataformak Udalarekin izandituen harremanak negatiboak izan direla esan du Mariasun Mendizabal,Antiguarekineko ordezkariak. Horregatik, maiatzeko hauteskundeeibegira, egon daitekeen gobernu aldaketan ikusten du, egungo Udalakaurrera eraman nahi duen proiektua geratzeko bide bakarra.Horregatik, hori posible izan dadin hauteskundeetan botoa emateragonbidatu ditu herritarrak.
Intepretazio zentroa ”handiegia”
Prentsaurrekoan, Udalak Antion eginnahi duen eraikina ”handiegia” dela esan du Antiguarekinek berriroere. Ideia hori bisualagoa egiteko, interpretazio zentroaren hirudimentsiotako irudiak erakutsi dituzte, herriko gune ezberdinetankokatuta. Jarraian duzuen bideoan duzue zati bat ikusgai.
Amaitzeko, Antiguarekin leloa dutenbandera berdeak, herriko balkoi eta leihoetan jartzera animatudituzte herritarrak, ”oraindik ez baita horiek kentzeko orduairitsi”, Arantxa Gabiria plataformako kideak esan duenez.
Argazkia: Arantxa Gabiria eta Mariasun Mendizabal plataformako kideak, zenbait herritarrek babestu.