Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aritz Egea: korrika, bizikletan eta igeri... Hawairaino (166. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/04/26
Otamotz

Euskal Herriko triatloilari onenetakoada eta iaz Hawaiko proba entzutetsuan parte hartu zuen. AlejandroEgea zikloturista eta masajistaren biloba izanik, ez da harritzekoahalako grina izatea.

 

Zein ibilbide osatu duzu kirol munduan?

Atletismoan hasi nintzen, GoierriGaraia taldean, Miguel Cristobalekin-eta. Ondoren txirrindularitzanaritu nintzen, afizionatu mailako lehen urtera arte. Mendikobizikletan ere ibili nintzen eta Behobia-Donostia lasterketan partehartu ondoren duatloian hasi nintzen. Azken hiru urteetan triatloiajorratu dut batik bat. Iraupen luzeko probetan parte hartu dut beti,proba azkarretan ez bainaiz sekula ona izan.

 

Nolakoa izan zen txirrindularitzanosatutako ibilbidea?

Urte gehienak Goierrin eman nituen.Ondoren Oriakorekin aritu nintzen. Ikasketengatik utzi nuen.Txirrindularitzak ordu asko eskatzen ditu eta oso zaila daikasketekin bateratzea. Egia esan, orain bizikletan aritzennintzenean baino gehiago entrenatzen dut.

 

Zer ikasketa egin dituzu?

Automatika eta Elektronika Goi MailakoIngeniaritza ikasi nuen eta orain doktoregoa egiten ari naizArrasateko Unibertsitatean.

 

Noiz hasi zinen triatloietan partehartzen? Asko kosta al zitzaizun igerilekuan ondo moldatzea?

Duela bospasei bat urte hasi nintzen,baina hiru denboraldi bakarrik daramatzat serio. Egia esan, zorteaizan dut. Batzuei asko kostatzen zaie igeriketa proba domeinatzea,baina ni hasieratik ondo moldatu nintzen. Hori bai, hasieran askohobetzen da eta gero gehiago kostatzen da. Dena den, poliki-polikihobetzen ari naiz. Korrikan lortutako emaitzekin ere harrituta nago.Horretan naiz indartsuena.

 

Hiru kirolek garrantzia berbera al dutetriatloian?

Hori distantziaren araberakoa da.Distantzia motzetan oreka behar da, baina luzeetan igeriketakgarrantzia galtzen du.

 

Txirrindularia zinenean baino gehiagoentrenatzen duzula esan duzu.

Bataz beste hiru ordu entrenatzen dutegunean. Asteburuetan, batzuetan, zortzi ordu entrenatzen dut. Pixkabat hobetzen duzun heinean gehiago entrenatzen duzu. Senior mailakolehen urtean emaitza onak lortu nituen, 2009an dagoeneko proba batirabazi nuen eta iazkoa denboraldi onena izan zen: ez nuen probarikirabazi, baina postu on asko lortu nituen. Gipuzkoako txapelduna izannintzen esprint distantzian, olinpikoan eta luzean. Zarauzko proban,adibidez, 12. sailkatu nintzen: lehen ez profesionala izan nintzen.Bestalde, Iron Manean estreinatu nintzen eta gainera Hawaira joatekoaukera izan nuen.

 

Nola ikusten duzu etorkizuna kirolmunduan?

Sekula ez da nire burutik pasatuprofesionala izatea, ezta txirrindularitzan nenbilenean ere.Triatloia hirugarren mailako kirola da: diru oso gutxi mugitzen daeta mugitzen den guztia afizionatuek mugitzen dute. Espainian osoprofesional gutxi daude eta gainera gaizki bizi dira: ez dutebizimodua aurrera ateratzeko adina lortzen. Ez zait bizimodu horigustatzen. Ikasketekin jarraitzeko asmoa dut eta denbora dudanbitartean triatloi probetan parte hartuko dut.

 

Iaz behintzat nonbaitetik denbora aterazenuen: lehenengoz Iron Man proba egin zenuen.

Alemanian izan zen, abuztuaren 1ean.Proba ondo prestatu nuen, baina halako distantzia luzean ez dagojakiterik zer gertatuko den: esperientzia dutenentzat ere zaila da.Ordu asko dira eta faktore askoren menpe gaude: gorputza,bizikleta… Ez zitzaidan ezer gertatu eta 29. postuan heldu nintzen.Nire mailan laugarrena. Hala, Hawaira joateko txartela lortu nuen.

 

Hori al zen zure helburua?

Beti duzu hori buruan. Txartela lortzenbanuen joan egingo nintzela argi nuen.

 

Zer egin behar da lortzeko?

Mundu mailan 20 bat Iron Man daude etaprofesionalak ez garenok adinaren arabera banatuta gaude. Ni 25 eta29 urte bitartekoen taldean nago. Talde bakoitzetik kopuru zehatz batsailkatzen da. Hawaien 25 eta 29 urte arteko 150 bat lagun geunden.

 

Jon Azpiazuk ere parte hartu zuen.Urretxu eta Zumarragak bi ordezkari bidaltzea gauza handia da.

Ni ere iritzi berekoa naiz, baina diruaeskatzera joaten naizenean badirudi ez dela horren garrantzitsua.Zozketa bat ere egin behar izan nuen dirua lortzeko eta batzuekoporrak ordaintzea nahi nuela esan zidaten. Nahi nuelako joannintzen, baina sailkatu beharra izan nuen. Mendira joatekodiru-laguntzak eskatu dituzten lagunek nireak meritu handiagoa zuelaesan zidaten.

 

Zer moduzko esperientzia izan zen?

Hawaiko Iron Mana berezia da. Giroaikaragarria zen. Sekula ez dut horrenbeste jende ikusi kirola egiten.Muntaia Frantziako Tourrekoaren parekoa da. Amerikarrak dena eurenerara egiten dute, baina antolaketa lanetan oso onak direla onartubehar da. Proba egiten ari nintzen bitartean gauza oso berezia egitenari nintzela zetorkidan burura: jende askok egin nahi duena. Batzuekbizitza osoan ezingo dute eta nik saiatu nintzen lehen urtean lortunuen. Bestelakoan, proba ez da polita: gora eta behera, zuzen guneluzeak… Alemaniakoa askoz ere politagoa da.

 

Hawaiko triatloi probara joan aurretikhelbururen bat jarri al zenion zeure buruari?

Inoiz baino beldur gehiago nuen etaasko kostatu zitzaidan egokitzea. Igandean heldu ginen etaasteazkenean oraindik gaixo sentitzen nintzen. Zorionez, ostiraleanondo nengoen. Nire helburua bukatzea zen, ahal izanez gero hamarordutik behera. Azkenean 9 ordu eta 22 minututan bukatu nuen.Harrituta eta oso pozik.

 

Errepikatzeko asmorik ba al duzu?

Joan aurretik ez nintzela gehiagojoango esaten nuen, baina ez dakit. Egia esan, diru asko behar da etapsikologikoki oso gogorra da. 2010a oso gogorra egin zitzaidan.Otsailetik urrira buru-belarri entrenatu nuen: lehenengo Alemaniakoproba prestatzeko eta gero Hawaira joateko. Beste batzuek sailkapenalehenago lortzen dute, baina horrek ere bere alde onak eta txarrakditu: atseden hartzeko denbora gehiago duzu, baina aspertzeko erebai. Alemaniakoa abuztuaren 1ean izan zen eta sasoia mantentzensaiatu nintzen. Atsedenerako egun oso gutxi izan nuen eta sentsazioakoso txarrak ziren: nekea, logura, gosea… Hawaira beldurtuta joannintzen, entrenamendu asko saltatu bainituen gorputzak ez zidalakoerantzuten. Psikologikoki oso gogorra izan zen.

 

Eta orain zer?

Denboraldia abuztuan amaitu nahi dut.Ez dut Iron Manik egingo. Azken urteetan oporretara kiroleanpentsatzen joan naiz eta burua erlaxatu nahi dut.

 

Donostiako Atleticorekin lehiatzenzara.

Hala da. Independente hasi nintzen,baina Josetxo Mujika Atleticon zegoen eta bere bitartez sartunintzen. Euskal Herriko talde afizionatu onena da. Oso gustura nagoberaiekin.

 

Distantzia motzetan jarraitu behar alduzu?

Bai. Batzuek Iron Mana probatzendutenean proba motzak lehiatzeari uzten diote, baina niri lehiatzeaeta probetako giroa izugarri gustatzen zaizkit. Aurtengo helburunagusiak Zarauzko proba eta Gasteizen jokatuko den Espainiakotxapelketa dira.

 

Entrenatzailerik ba al duzu?

Urte pare batean Athlonekin ibilinintzen. Orain beraiekin ikasitakoa praktikan jartzen dut. Ez dakitentrenatzaile batekin hobeto ibiliko ote nintzen. Batzuetan horretanpentsatzen dut, baina neure kasa gustura nabil eta presioa txikiagoada. Gainera, entrenatzailea edukitzea oso garestia da. Jendeak 70 eta150 euro bitartean ordaintzen du hilero.

 

Non atsegin duzu entrenatzea?

Urretxu eta Zumarragan, tamalez, ezdugu igerileku egokirik. Legazpira joaten naiz, Zumarragan baino kalegehiago baitaude eta hemen baino igeriketa kultura handiagoa baitago.Hemen jendeak askotan ez du ondokoa errespetatzen. Bizikletanibiltzeko Nafarroa aldera joatea gustatzen zait: Altsasuko itzuliaegitea. Korrika egitera bidegorrira joaten naiz, baina hor eresekulako arazoa dugu. Legazpi aldera joaten naiz jende gutxiagoizaten delako, baina jendeak kirolariok ez gaitu batereerrespetatzen. Oso ondo iruditzen zait jendeak bidegorria ibiltzekoerabiltzea, baina zabalera osoa okupatu gabe.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT