Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Josean Iribarren: 25 urte infekzioen aurka borrokan (166. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/04/26
Otamotz

Non jaio zinen?

Eitzagakoa naiz. Umetan Antiohiribidean bizi izan nintzen eta 12-13 urte nituenean BuscaSagastizabalera jaitsi ginen.

 

Nongoak dira gurasoak?

Aita nafarra zen, Urrotzkoa. Ni jaiobaino hamar bat urte lehenago etorri zen Zumarragara. Ama, berriz,Zumarragakoa da. Eitzagakoa. Aita zortzi anaia-arrebetan gazteena zeneta osaba batek jostun lana irakatsi zion, baina Urrotz inguruan ezzegoen lan aukerarik. Hori dela eta, hona etorri zen. Hasieran basoanlan egin zuen. Ondoren jostun lan egin zuen, hil zen arte. 14 urtenituenean hil zen.

 

Zenbat anaia-arreba zarete?

Seme bakarra naiz, baina 9 urtenituenean bi lehengusu gure etxera etorri ziren: euren aita hil eginzen eta gurera ekarri zituzten. Bata ni baino urtebete gazteagoa daeta besteak nik baino lauzpabost gehiago ditu. Azken hau nire etxeanbizi da oraindik. Hala, nik baino urte gehiago eman ditu nire etxean.

 

Nolakoa zen Eitzaga zure haurtzaroan?

Mundu oso berezia zen. Gabeziak zeuden,baina bizitasuna ere bai. Kalean jolasten genuen. Haur asko geunden:asko bertakoak ginen, baina beste asko etorkinak. Oroitzapen oso onakditut: aldapan futbolean jokatzen genuen, ez zegoen urik eta kamioiekura ekartzen zuten…

 

Non egin zenituen ikasketak?

Lehenengo Eitzagan bertan eta geroNazionaletan. 7-8 urterekin La Sallera joan nintzen eta Batxilergokolaugarren mailan institutura. Ordurako aita hilda zegoen eta ezgenuen diru asko. Arantxa Artexe irakasleak UBI LanbideUnibertsitatean eginez gero beka lortzeko aukera nuela azaldu zigun.Ikasturte hartako oroitzapen onak ditut, baina igandeak gogorrakziren: lagunak utzi behar nituen 19.45eko autobusa hartzeko.Ostiraletan Maltzagara joaten ginen autostop egitera. Behin GazteluRealeko jokalariak hartu gintuen.

 

Zeintzuk ziren zure zaletasunak?

Ikasketek denbora asko kentzen zidaten,baina informatuta egotea asko gustatzen zitzaidan. Izan ere, garaiberezia zen: Franco hil aurrekoa. Ondoren Valladolidera joan nintzenMedikuntza ikastera eta han zinera eta pilotalekura joaten nintzen.

 

Zergatik ikasi zenuen Medikuntza?

Ez dakit. Garai hartan Valladolid osourrun zegoen. Hiruhileko osorako joaten ginen. 1975ean joan nintzen.Lehen mailan 1.000 lagun geunden. Izugarria izan zen: 40 lagunekoklasetik klase handi batera pasatu nintzen. Urrian joan ginen etaazaroaren 20an Franco hil zen. Astebeteko oporraldia eman ziguten.Lagun onak egin nituen eta urtero maiatzaren 1ean elkartzen gara.Baina Valladolidera joatea gogorra zen eta itzultzeko gogoa nuen.

 

Lortu al zenuen?

Zenbait jende Donostian Medikuntzaeskolak eman ahal izateko borrokatu zen eta horri esker laugarrenmailan itzultzeko aukera izan nuen. Ikastaroa abenduaren 5ean hasigenuen. Urritik abendura bitartean ezinegon apur bat sentitu genuen,baina gero dena oso ondo joan zen: klasean 50-60 inguru ginen,praktikak genituen, irakasleek ilusio handia zuten… Azken hiruikasturteetan oso gustura aritu nintzen, baina garai hartan lanatopatzea oso zaila zen. Medikuntzaren ikuspuntu globala nahi nuen etabarne-medikuntza ikastea erabaki nuen, baina horretarako MIR delakoaegin behar zen eta hori egiteko azterketa bat gainditu behar zen.Azterketa horri beldur handia genion, gure etorkizuna jokoanbaitzegoen. Bost lagunen artean etxebizitza bat alokatu genuenIruritan azterketa prestatzeko. Hiru hilabete eman genituen bertanikasten: igande gauean joaten ginen eta larunbat goizean itzuli.Gogorra izan zen eta hiruk bakarrik jasan genuen. Azterketa ona eginnuen eta askok Madrilera edo Bartzelonara joateko esan zidaten, hanospitale hobeak zeudela eta. Baina Donostian gustura nengoen etagelditzea erabaki nuen. Gainera, barne-medikuntzan lanerako aukerakzeudela uste nuen. Baina ez zen hala eta sekulako kolpea jaso nuen:20.000tik 1.700ek bakarrik pasatu genuen galbahea eta lanik ezzegoela jakitea oso gogorra izan zen. Zorionez, urte haietan giro osoona izan genuen eta espezialitatea bukatu genuenerako ospitaleberriak ireki ziren. Bukatu eta berehala Zumarragako ospitalera joannintzen. Zumarragan 40 egun bakarrik eman nituen. Izan ere, Donostianlarrialdi saila ireki zuten eta deitu egin zidaten. Ospitale hau ondoezagutzen nuen eta itzultzea erabaki nuen.

 

Nolakoak izan ziren lehen urte haiek?

Espezialitatea bukatzen ari nintzeneanlehen HIES kasuak heldu ziren. Barne-medikuntzan ingresatzengenituen, Daniel Zulaikaren agindura. Gaixo haiek oso argaldutaheltzen ziren eta berehala hiltzen ziren. Informazioa biltzen hasiginen eta, larrialdietan nengoen arren, HIESa zuten pazienteeiburuzko doktorego tesia egiten hasi nintzen. Astean behin medikuekgaixoak niri bidaltzen zizkidaten. Baina elur bola hazten joan zeneta beraiekin astean bi goiz ematera pasatu nintzen. Hala ere ez zennahikoa eta Osasun sailburuak Zulaikari deitu zion HIES planakoordinatzeko. Hala, 1988an arazoari erantzun bateratua ematen zioteninfekzioso unitateak sortu ziren. Unitate hauek ospitalizazioa,kontsulta eta etxez-etxeko arreta eskaintzen zuten. Garai hartaninfekzioak tratatzen genituen, baina birusaren aurkako ezer ez genueneta azkenean gaixoak hil egiten ziren. Birusak defentsak jaistenzituen eta horrek infekzioak sortzen zituen. Batzuek tratamenduakzituzten eta besteek ez. Oso gogor jo zuen eta garai oso gogorra izanzen. Toki batzuetan belaunaldi ia osoari eragin zion.

 

Nolakoa izan zen bilakaera?

Unitateak 10 ohe zituen, baina ez zennahikoa. 1992rako 20 genituen. Askotan hemen 20 gaixo genituen etahemendik kanpo beste 15. Hasieran ez zegoen birusaren (GIB) aurkakotratamendurik, infekzioen aurka bakarrik. Ondoren botika bat kaleratuzen, baina bizi itxaropena hiru hilabete besterik ez zuen luzatzen.Handik denbora batera defentsa gutxi edukitzeagatik sortzen zireninfekzio batzuen sorrera botika bidez ekidin zitekeela jakin genuen.Baina defentsek behera egiten jarraitzen zutenez, infekzio larriagoaksortzen ziren. 1994-1995 urteetan bi egunetan behin gaixo bat hiltzenzitzaigun. Familientzat oso gogorra izan zen, baina baita guretzatere. Izan ere, gazteak ziren, gure adinekoak, eta egoerak ez zuenhobera egiten. Zorionez, asko ikertu zen eta 1996an Vancouverrenbotika familia berria aurkeztu zuten: emaitzak ikusgarriak ziren,miraria zirudien. Osasun sistema publikoa izatea funtsezkoa da:berehala botika horiek ekarri genituen eta hildakoen kopurua askojaitsi zen. Astean hiru heriotza izatetik urtean 15-20 izatera pasatuginen. Ospitaleratzeak %50 jaitsi ziren. Sekula ez da halakorikgertatu medikuntzaren historian.

 

Zein da egungo egoera?

Kutsatuen %90 Sahara azpiko Afrikandago. Tratamenduak heltzen ari dira, baina oraindik ere arazo larriada bertan. Gurean egoera lehen baino askoz ere hobea da. Dena den,birusa nola transmititzen badakigu, tratamendu egokiak ditugu…zergatik hiltzen da jendea oraindik? Zoritxarrez urtero infektatuberriak daude eta askotan diagnostikoa berandu egiten da. Askoberandu joaten dira proba egitera, infekzio bat azaltzen denean.Norbait HIESaren birusak infektatuta badago oso garrantzitsua dajakitea: botikekin bizitza normala egin dezakeelako eta arretaz ibilibehar duelako. Baina nire ustez batzuek beldurra galdu dute. Ezin daorokortu, baina gay batzuek errespetua galdu diote. Ez da ahaztubehar sexu bidez transmititzen dela: ezezagun batekin babesik gabekosexu harremanak izan dituen oro arriskutan dago eta proba egin behardu.

 

Nolakoa da birusa dutenen bizitza?

Orokorrean ona. Askok pilula bakarrahartzen dute egunean eta lan egiten dute. Euren bizi kalitateaegunero intsulina jarri behar duen diabetikoarenaren parekoa da.Batzuek, ordea, medikazioarekin arazoak izan dituzte.

 

Nolakoa da zuen lana egun?

Aipatutako mirari horri esker bestegaixotasun infekzioso batzuk lantzen hasi ahal izan genuen. Ordutikgure jarduna dibertsifikatu egin da. GIBa duten 1.400 pazienteditugu, baina beste asko ere bai: atal bigunetako infekzioak,pneumoniak, bihotzeko balbuletako infekzioak, giltzurrunetakoak…Gainera, infekzioak dituzten beste unitateetako gaixoei zerbitzuaeskaintzen diegu. Traumatologoek, adibidez, geroz eta protesi gehiagojartzen dituzte eta horiek batzuetan infektatu egiten dira. Tumoreadutenek, transplantea izan dutenek… ere batzuetan infekzioak izatendituzte. Alerta epidemiologikoak ere gure esku daude.

 

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Medikuntza asko aldatu da etabiztanleria asko zahartu da. Egun garai batean baino askoz ereadineko gehiago daude ingresatuta. Adinekoek gaixotasun asko dituztealdi berean eta lehen ez genuen halako pazienterik. Geroz eta jendegehiago dago defentsa gutxirekin eta etortzen diren gaixoak ahulagoakdirenez ospitalean infekzioak hartzeko arriskua dute.

 

Gaitz berririk espero al duzue?

Azken urteotan batzuk azaldu dira. Ezdute HIESak izan duen eragina izan, baina halako egoerei erantzutekoprest egon behar dugu. Hegazti-gripearen pandemia izango zela ustegenuen. Ez zen heldu, baina badaezpada ere prest geunden. Gehiegizkoneurriak hartu zirela esan zen, baina heldu izan balitz… A gripeazorionez ez da guk espero bezain kaltegarria izan, baina gaixo batzukhil egin dituela kontuan izan behar da. Hori dela eta, ez dutulertzen jendeak halakoetan zergatik ez duen bakuna jartzen.

 

Nola ikusten duzu zure etorkizuna?

53 egin behar ditut eta infekzioenmunduan lan egiten jarraitzeko asmoa dut. 25 urte baino gehiagodaramatzat honetan eta hurrengo urteetako erronka erreleboa bermatzeada. Bestalde, espezialiston lana infekzio konplexuak tratatzea da etaez dugu aspertzeko aukerarik izango.

 

Nahikoa mediku ba al dago?

Medikuak falta dira. Mediku batenformazioa oso luzea da: karrera sei urtekoa da eta espezializazioalauzpabostekoa. Horrekin dezenteko maila lortzen da, baina maila onalortzeko urte gehiago behar dira. Krisi garaiak zailak dira:pertsonalak ez du gora egiten eta horrela zaila da jende gazteatrebatzea.

 

Lehen osasun zerbitzua publikoadefendatu duzu.

Funtsezkoa da. Hori da eduki dezakegungauzarik onenetakoa. Ez dakit jendea horretaz konturatzen den.Langabezian dagoen norbaiti transplantea eskaintzeak ez du preziorik.Etorkizuna nolakoa izango den? Seguru aski sistemak oparotasunurteetan gehiegi eskaini du. Ezinbestekoa zer den argi izan behar da.Urte batzuetan dena garrantzitsua zela zirudien, baina hori ez zenjasangarria. Ezinbestekoa zer den eztabaidatu beharko dugu.Hausnarketa medikuek eta politikoek egin behar dute. Ondo egiten ezbadugu egun batean mozketa behar baino handiagoa izango da. Ez damedikuntza irizpideak jarraituz egingo, ekonomia irizpideak jarraituzbaizik. Horrek pena handia emango lidake. Gizarteak geroz eta gehiagoeskatzen du, baina eskatzen diren gauza asko ez dira funtsezkoak.Osasun sistemak dena konpontzea nahi dugu, baina hori ez da posible.HIESaren munduan, adibidez, eztabaida interesgarria dago: lehen hirupilula hartzen zituzten egunean eta orain bakarra. Azken haueskaintzea egunean hiru euro garestiagoa da. Hori diru asko dasistemarentzat eta beharbada pilula bakarrak lehentasuna duen zehaztubeharko da.

 

Orain arteko mozketei buruz zer iritziduzu?

Gure lan baldintzak onak dira, bainaesan bezala hausnarketarako garaia da: funtsezkoa zer den zehaztubehar da. Sistema ez da jasangarria. Gu gara medikuarengana gehienjoaten garen europarrak. Izan ere, medikua eta liburutegia bakarrikdira doanekoak. Lehen arazoak zituena apaizarengana joaten zen.

 

Gaia aldatuz, zeintzuk dira zurezaletasunak?

Lan honek denbora asko hartzen du: askoirakurri eta ikasi behar da, noizean behin hitzaldiak prestatu behardira… Irakurtzea asko gustatzen zait: bai nobela eta bai entsegua.Inés y la alegría irakurtzen ari naiz. Bestalde, asteartearratsaldean frontoira joaten naiz frontenisean jokatzera. Bidaiatzeaere asko atsegin dut, baina azkenaldi honetan ez dugu aukera handirikizan. Cadizeko kostaldea asko gustatzen zait. Baita autoa hartu etatokiak ezagutzea ere.

 

Real zalea ere bazara.

Bazkidea naiz aspalditik. Seme-alabaknirekin etortzen dira. Aitaginarreba inprimatzailea zen eta Realarensarrerak inprimatzen zituen. Berak zaletu zituen. Iaz Salamancarajoan nintzen semearekin Realaren partida ikustera.

 

Zenbat urte dituzte seme-alabek?

Semeak 20 urte ditu eta alabak 18.Semea Historia ikasten ari da. Ez dirudi lan eskaintza handirikdagoenik alor horretan, baina garrantzitsuena norberak gustuko duenaikastea da. Harremanetarako iaioa da eta udan Aspacekoekin joan zenoporretara. Alabari, berriz, arraun egitea gustatzen zaio. Medikuntzaikasi nahi du.

 

Non ikusten duzu zure burua erretiratuondoren?

Erretiroa urrun ikusten dut oraindik,baina egunerokoa egun baino lasaiagoa izatea gustatuko litzaidake.Oso zaila da denetara heltzea. Nire lana asko gustatzen zait, bainabeste abiada batean lan egin nahiko nuke. Egunero egiten dudana askogustatzen zaidanez, erretiroa gogorra egingo zaidala iruditzen zait.Nire ustez erretiroaren inguruko hausnarketa ere beharrezkoa da. Gaur100%ean lan egitea eta bihar %0an ez zait ulergarria egiten.Erretiroa pixkanaka hartu beharko litzateke: geroz eta gutxiago lanegin, atzetik datozenak prestatu…

 

Zumarragara asko joaten al zara?

Gutxitan. Mutikoa kanpoan ikasten arida, emaztearen amak jada 90 urte ditu eta igandeetan gure etxeraetortzen da bazkaltzera… Nire ama Donostiara etortzea niZumarragara joatea baino arruntagoa da. Joaten naizenean ez naizEitzagatik jaisten: amaren etxean bazkaldu eta buelta.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT