Bildu maiatzaren 22ko udal eta foruhauteskundeetan izango da. Espainiako Auzitegi Konstituzionalakatzera bota du duela bost egun Gorenak ateratako ebazpena, etabaiezkoa eman die Bildu koalizioak aurkeztutako 254 zerrendei,tartean, Zumarragako eta Urretxuko zerrendei. Gauerdia pasata, etaofizialki hauteskunde kanpaina hasita zela jakinarazi dute erabakia.Bozketa Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkuran egin dute eta estuaizan da; 6 epailek legeztatzearen alde egin dute eta 5ek kontra.
Konstituzionalak bi zatitan eman duerabakiaren berri, eta horrek hainbat gaizki ulertu sortu dituaurreneko minutuetan. Batetik, Gorenaren erabakia atzera bota edo ezeztabaidatu dute. Gero, gauerdia pasata, Bilduren zerrendei bide emandien erabakia hartu dute. Bi bozketetan, sei epailek egin duteBilduren alde eta bostek konta. Datozen egunetan argitaratuko duteebazpena.
Hala, Eusko Alkartasunak, Alternatibaketa independienteek osatutako zerrenda guztiek parte hartu ahalizango dute maiatzaren 22ko hauteskundeetan.
Argazkia: asteartean, Urretxuko etaZumarragako udaletxeen parean elkarretaratzeak egin ziren legezkanporatzearen kontra.