Goierri Garaiko herrietako EuskaraZerbitzuek bat eginik aurrera daramaten Merkataritza Planakostalaritzara ere egin du jauzia. Ezkio-Itsaso, Urretxu, Legazpi etaZumarragako taberna eta jatetxeetako langileen euskara ezagutzaaztertu eta azterketa horretatik abiatuta ostalarientzako eskaintzabat proposatu dute Euskara Zerbitzuek.
Inkestaren emaitzak
Urola Garaiko ostalarien artean,euskararen ezagutza eta erabilera maila neurtu asmoz, inkesta bategitea izan da lehendabiziko urratsa. Langileen euskararenezagutzaren diagnostikoa egin da, beraz. Legazpi, Ezkio-Itsaso etaUrretxuri buruz esan daiteke ostalarien ezagutza nahiko paretsudabilela, eta Zumarragan aldiz, nabarmen baxuagoa dela.
Hitz egiteko gaitasunari dagokionez,Legazpin dago langile gehien (%69,1) euskaraz ongi egiten duena;Urretxun eta Ezkio-Itsason ia egoera bera da (Urretxun %67 etaEzkio-Itsason %67,9), eta Zumarragan dago, esan bezala, euskaradakien langile gutxien (%44,1). Ulertu ere Legazpin egiten da gehien(%75,8) eta Zumarragan gutxien, eta irakurri eta idatzi Legazpi,Urretxu eta Ezkio-Itsason antzera egiten da (%67ren inguruan egitendira ongi biak).
Euskararen erabilera hobetzekoproposamenak
Euskara Zerbitzuetatik ostalarieiegingo zaien eskaintza lau aztergaiei (mintzamena, ulermena, idazmenaeta irakurmena) begirakoa izanen da. Euskaraz jakin, baina idaztekoorduan zailtasunak dituztenentzat orain artean urtero eskaini izandiren idazmena lantzeko saioak eskainiko dira. Ikas saio hauekmaiatzaren 30 eta 31n emango dira.
Euskaraz hitz egiteko zailtasunakdituztenentzat 8 saio eta 12 orduko ikastaroak eskainiko dira.Ikastaroa ekainaren 6an hasi eta 20an bukatuko da eta dagoeneskariaren araberako ordutegia zehaztuko bada ere, goizean goizik etaeguerdietan emanen dira, ziurrenik, saio hauek ostalarien lan orduakkontuan hartuz.
Irakurmena lantzeko Hitzako hiruhilabeteko harpidetza lor dezaten eskaintza berezia egingo zaie. Etamintzamena eta ulermena lantzeko irailetik aurrera mintza-laguntaldeak osatuko dira lau herrietan ahal dela.
Eskaintza osoa tabernaz taberna egingozaie langileei maiatzean zehar, horretarako prestaturiko esku orriakbanatuz eta argipenak emanez. Helburua euskararen ezagutzak goraegitea da, erabilerak gora egin dezan.
Argazkia: Urola Garaiko merkatariakabenduan ”Euskaraz eskerrik asko kanpaina”ko sariak jasotzen.