Euskarazko hedabideetako ordezkariekbilerak egin dituzte azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin,Nafarroako Gobernuarekin, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoakodiputazioekin, euren egoeraren berri eman eta etorkizuna bermatu ahalizateko bidea irekitzeko. Sektorearen berri eman diete instituzioei,eta hainbat eskaera ere egin dizkiete.
Diru-laguntza publikoetan 2012rako%25eko igoera eskatu dute hedabideek krisiaren ondorioei hobeto aurreegin ahal izateko. Horretaz gain, publizitate instituzionalaren %25euskarazko hedabideetara bideratu dadila eskatu diete, eta baitasektorearen eta instituzioen arteko mahai bat osatzeko, “gureegoera estuaz jarduteko”.
EAEko instituzioak prest agertu dirasektorearekiko harremanetan sakontzeko eta instituzioen etasektorearen arteko mahaia osatuko da hedabideen egoera aztertzeko.Hori albiste “pozgarritzat” jo dute hedabideen ordezkariek,gune horretatik “elkar lanean krisi egoerari hobeto erantzungozaiolako”.
Nolanahi ere, kezka ere agertu dutehedabideek, 2012ko diru-laguntzen igoera aipatzean, instituzioekkrisia aipatuta eragozpenak jarri dizkietelako. Krisi garaianlaguntza publikoak gora egin behar duela aldarrikatu dute euskarazkohedabideek.
Sektorearen egoeraz kezkatuta,otsailean Euskal Herri osoko 80 euskarazko hedabide baino gehiagokagerraldia egin zuten instituzioei konpromiso handiagoa eskatzeko.Orain, berriz, euskarazko komunikazioaren beharra ekarriko dutegogora kanpaina baten bitartez. Publizitate kanpaina datozen egun etaasteetan ikusiko da prentsa, irrati, telebista eta Interneten.
Erlazionatutako albisteak:
- Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua (II)
- Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua (I)